biosfera

Sistema klimatikoaren osagai edo azpisistema bat, Lurreko izaki bizidun guztiak biltzen dituena, landaredia elementu nagusi izanik. Bizi-formak atmosferaren behe-aldean, ozeanoetan eta lur azaleratu guztien (kontinente-eremu eta uharteak) lur-geruza gainazalekoetan kokatzen dira.