elurte
Elur egitearen ekintza. Termino hori aipatutako ekintzaren ondorioz behin batean lurrean pilatu den elur kantitatea adierazteko ere erabiltzen da. Elurteen intentsitatea oso aldakorra da. Behatzaile meteorologikoek honako lau kategoriatan banatzen dute: 1) elurte oso arina, non maluta oso sakabanatuta erortzen diren, lurra osorik estaltzera iritsi gabe; 2) elurte arina, kilometro bat baino gehiagora ikusi ahal denean gertatzen dena; 3) elurte moderatua, ikusgarritasun horizontala 500 eta 1000 m bitartekoa denean; eta 4) elurte handia, tamaina handiko elur-maluta ugari erortzeaz ezaugarritua, horrek ikusgarritasun horizontala 500 m-tik behera murrizten duelarik. Elurrak lurrean pilatzen den erritmoak -handiagoa edo txikiagoa elurtearen intentsitatearen arabera- erortako elurrarentzat antzeko sailkapen bat ezartzea ahalbidetzen du.