erradiazioa

Energia edozein euskarritan igorri, hedatu eta transferitzeko modua, uhin elektromagnetikoen bidez (erradiazio elektromagnetikoa) edo partikula subatomikoen bidez (erradiazio korpuskularra). Lurrera iristen den erradiazioaren zati handiena Eguzkitik dator, eta ondoren erradiazio kosmikoa dago, energia handikoa izan arren oso urrun dauden zeru-gorputzetatik datorrena. Bi energia-fluxu horiek atmosfera goitik behera zeharkatzen dute, eta, aldiz, lur-azalak igorritako erradiazioak alderantzizko norabidea hartzen du, behetik gora.