errekurba

Atlantiko ozeanoan zehar dabiltzan urakan gehienek eta Pazifikoko tifoiek izan ohi duten norabide-aldaketa da; lehen faseetan mendebalderantz edo mendebalde-iparmendebalderantz jo ondoren, iparmendebalderantz, iparralderantz eta azkenik iparekialderantz jotzen dute, guztira ibilbide parabolikoa deskribatuz. Benito Viñes Martorell meteorologo eta apaizak (1837-1893), Habanako (Kuba) Belengo Ikastetxeko zuzendari ohiak, lehen aldiz aipatu zuen termino hau bere translazio ziklonikoaren bigarren legean, non urakanak errekurba (edo errekurbatura) jasaten duen latitudea urteko sasoiarekin erlazionatu zuen.