Q kodeak
XX. mende hasieran gobernu britainiarrak sortutako kode multzoa, bere gerra-ontzien eta kostaldeko estazioen arteko komunikazioa errazteko. Sistema hau hasieran radiotelegrafiarako garatu zen, baina hainbat eremutara hedatu zen, tartean aeronautikako irrati-komunikazioetara. Q kodeetako bakoitzak hiru letra ditu. Lehena identifikatzailea da eta kode guztietan Q da. Aeronautikari esleitutakoak QAA-QNZ tartean sartzen dira, eta horien artean, pilotuari presio atmosferikoari buruzko erreferentzia desberdinak ematen dizkiotenak aurkitzen ditugu.