NOAA
National Oceanic and Atmospheric Administration delakoaren akronimoa da, atmosfera-zientzietara dedikatutako munduko erakunde nagusietako bati izena ematen diona. AEBetako Ozeano eta Atmosfera Administrazio Nazionala 1970eko urriaren 3an sortu zen, Richard Nixon (1913-1994) presidentearen agintaldian, eta Estatu Batuetako Merkataritza Sailaren mendeko erakunde zientifikoa da. Bere funtzioen artean daude atmosferari eta ozeanoei buruzko datuak eta produktuak (analisi eta iragarpenekoak) hornitzea, baita hidrologiarekin, eguraldi eta klimarekin, ekosistemekin, garraioarekin eta merkataritzarekin lotutako gai askotariko oinarrizko eta aplikatutako ikerketa ere; bai eskala erregionalean (AEBetarako) bai globalean. NOAAk hurrikanei, klima-aldaketari, poloetako izotzari edo itsas korronteei buruzko ikerketa eta proiektu ugaritan parte hartzen du, besteak beste, interes meteorologikoko beste gai batzuen artean.