morning glory

Dimentsio handiko hodei-banda da, hodei-txirbila bezalakoa, Australiako iparraldean dagoen Carpentaria golkoan udaberriko zenbait egunetan goizean agertzen dena, egonkortasun atmosferikoko ingurune sinoptiko batean. Volutus hodei-espeziearen adibiderik gorena da. Egitura tubularreko altokumulu bat da -nazioartean Morning Glory izenez ezaguna- eta 1000 km-tik gorako luzera eta 1 eta 2 km bitarteko altuera izan ditzake. Bere inguruko korronte birakariek 60 km/h-ko abiadura ere har dezakete. Grabitate-uhinen presentzian sortzen da, eskualdeko kostaldeko brisen erregimen bereziarekin batera. Bere agerpenak munduko hegaldi librearen praktikatzaile guztiak erakartzen ditu.