meteotsunami
Presio atmosferikoaren aldaketa bat-batekoek eta itsas gainazaleko grabitate-uhinek eragindako olatu progresiboen segida eta itsas mailaren gorakada, borrasca bat edo beste sistema ziklonikoren bat igarotzean. Munduko hainbat lekutako ur gutxi sakoneko kostalde-eremuetan gertatzen dira, hala nola Mediterraneoan, Adriatikoan, Ipar Amerikako Aintzira Handietan edo Mexikoko golkoan. AEBn, batez ere ekialdeko kostaldean, bereziki maiz gertatzen dira; urtean 25 bat gertatzen dira, gehienak txikiak, metro erdiko altuera gainditzen ez duten olatuekin. Balearrei eragiten dieten rissagak meteotsunami mota berezi bat dira.