laino-biltzaile
Gailu honen funtsezko elementua sare oso mehe batez egindako pantaila handi bat da, polipropilenoa bezalako material sintetiko batez eginda, eta lainoaren tanta txiki-txikiak harrapatzeko gaitasuna du, haiek biltzea eta biltegiratzea ahalbidetuz. Pantaila horiek -laino-biltzaile ere deituak- zenbait komunitate txikiri edateko ura hornitzea lortzen dute, apenas euririk egiten ez duten basamortu-eskualdeetan bizi direnei, hala nola Atacaman, Txilen.
Honela ere ezaguna: laino-biltzaile, laino-harrapatze pantaila