laino-oihana

Oihan trinko eta oso hezea da, eremu tropikal eta subtropikaleko mendi-eremuetan kokatua, non ohikoa den lainoa edo behe-lainoa egotea. Bere landaredi oparoak ke egiten duela dirudi, ia etengabe agertzen diren itxura urratuko hodeien presentziagatik, silvagenitus izenekoak. Hodeitsu diren oihan horietan, Kanariar uharteetako laurisilva bezalakoetan, euri horizontalaren fenomenoa gertatzen da.