zikloi extratropikala
Eremu tropikal eta subtropikaletik kanpo sortzen den zikloia. «Borrasca» hitza da hura izendatzeko gehien erabiltzen dena, «presio baxua» eta «depresioa» hitz orokorrez gain. Bere ezaugarri nagusia bere baitan nukleo hotz bat izatea da, harekin lotutako sistema frontalekin.