euria

Ur-tantez osatutako prezipitazioa da, tanten diametroa 0,5 eta 6 mm artekoa izanik. Salbuespenez, apur bat handiagoak diren tantak ere sor daitezke (euri-tanta). Hodeietatik erortzen diren euri-kortinen barruan, tanta txikiagoak ere egon ohi dira, oso sakabanatuak, tamaina handiagoko tanten arteko talken ondorioz. Euria ez da beti lurreraino iristen, aurretik lurrundu baitaiteke; kasu horretan virga bat dugu. Pentsatzeko joera dagoenaren eta ohi diren marrazkien kontra, euri-tantek, erortzean, ez dute malko-forma hartzen, esferikoak izateko joera baizik. Zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta perfektuagoa da haien esferikotasuna, tamaina handitu ahala deformatuz. Sailkatutako euri-mota desberdinak daude, irizpide oso askotarikoen arabera.

Erlazionatutako terminoak: euri-tanta