equilux

Urteko bi egunetatik bakoitza, leku jakin batean 12 ordu argi (eguzki-argia jasoz) eta 12 ordu iluntasun (jaso gabe) dituenak. Eguzki-diskoak duen zabalera angeluarra dela eta (gutxi gorabehera 32’ artekoa), ez dator bat ekinozioarekin; udaberriko equilux-a ekinozio homonimoa baino egun batzuk lehenago gertatzen da, eta udazkenekoa berriz egun batzuk beranduago. Ekinozioetan egunaren eta gauaren iraupena berdintzen da, baina eguzkia ateratzeko ordutzat hartzen da diskoaren erdiko puntua zerumugan agertzen den unea, eta sartzeko ordutzat, berriz, puntu hori zerumugaren azpian ezkutatzen den unea.