baxu termiko

Lurraren beroketa bizi baten ondorioz, lurrazalaren ondoan sortzen den presio-baxuko eremua. Baxu termikoak udan izaten dira ohikoenak, orduan izaten baita eguzki-erradiazioa handiena. Lurra asko berotzean, harekin kontaktuan dagoen airea ere berotu egiten da, eta, dentsitatea txikitzean, gora egiten hasten da. Aire hori gora ihes egitean uzten duen hutsunea berehala betetzen du inguruan dagoen aireak, eta horren ondorioz sortzen da baxu termikoa.

Erlazionatutako terminoak: konbekzio