chemtrail

Chemical eta trail ingelesezko hitzak batuz sortutako hitza, eta aztarna kimikoa gisa itzultzen duguna. Bere existentzia defendatzen duen teoria 1990eko hamarkadatik su bizian defendatzen dute pertsona batzuek -Internetari esker gero eta gehiago direnak-, hegazkinek batzuetan uzten dituzten aztarnak biztanleria kaltetzeko diseinatutako produktu kimiko toxikoz osatuta daudela pentsatzen dutenak. Postulatu horien arabera, mundu osoan zehar fumigazio masiboak egiteko plan sekretu bat dago, eta horren froga sendoa aipatutako hegazkinen aztarnak dira. Tesi horiek komunitate zientifikoak ezeztatzen ditu, konspirazio-teoria horren funtsa frogatzen duen ebidentziarik ez baitago.

Erlazionatutako terminoak: kondentsazio-arrastoa