bolido
Kanpo-jatorrizko harri-zati bat, atmosferan azkar zeharkatzen duena, bere pasadan aztarna argitsu oso distiratsua sortuz. Batzuetan, meteoroidea zatikatu daiteke, eta leherketa bat edo gehiago sor daitezke. Igortzen duen argi bizia gero eta trinkoagoa den aire-geruzak zeharkatuz jasaten duen goritasun egoerak eragiten du, eta horrek ingurune gaseosoarekiko marruskadura handitzen du. Objektu mota hau, meteoritoak edo izar iheskorrak sortzen dituzten kometa-jatorriko harri eta izotz hondar txikiak bezala, ez dira izaera atmosferikokoak, beraz ez dira Meteorologiaren aztergai, Astronomiarenak baizik.