iragarpen (meteorologikoa)
Iragarle batek atmosferaren etorkizuneko bilakaerari buruz ematen duen iritzia da, normalean predikzio-modelo numeriko eta hainbat motatako behaketa meteorologikoetan oinarritua (estazioetako datuak, erradiosondaketak, satelitea, radarra…). Iragarpena eta predikzioa sinonimotzat hartzea ohikoa den arren, Meteorologian ez dira zehazki gauza bera, azken hori ez baita giza esku-hartzerik behar prestatzeko (modelizazioaren garapena eta modeloak exekutatzeak dakartzan lanak alde batera utzita), eta hori bai gertatzen dela iragarpenarekin.