front epela

Aire epeleko masa bat aire hotzeko baten gainetik irristatzearen ondorioz sortzen den frontea. Eguraldi-mapetan, gainazal frontal epelaren (GFE) eta lurraren gainazalaren arteko ebaki-lerroarekin bat dator. Aipatutako GFE hori aire hotzeko masa baten (aurrekoa) eta aire epeleko masa baten (atzekoa) arteko bereizte-eremua da. Grafikoki, marra gorri lodi batekin adierazten da, bertan tartekatutako erdibiribil gorriekin, frontearen aurrerapen-noranzkoan orientatuta. Front epeletan hodei estratiformeak nagusitzen dira, horizontalki hedadura handikoak. Haiei lotutako prezipitazioak intentsitate aldakorrekoak eta etenkakoak dira, mapetan marraztuta agertzen diren kokapenaren aurretik gertatzen direlarik. Sistema frontal batean, front hotzaren aurretik kokatzen da.