traza-gasa
Atmosferan proportzio aldakorrean eta kopuru erlatibo txikietan dagoen gasa da, beti bolumenaren % 1etik behera. Argoia da airean dagoen traza-gasik ugariena, % 0,93 inguruko kontzentrazioarekin. Halaber, traza-gasak dira helioa, ozonoa eta berotegi-efektuko gasak, besteak beste.