tenperatura-inbertsioa
Troposferan zehar igotzean tenperaturak espero denaren aurkako portaera izatea da. Normalena altuerarekin batera jaistea den bitartean, tenperatura-inbertsioa dagoen eremuetan, tenperatura igo edo egonkor mantentzen da altitudea irabazi ahala. Tenperatura-inbertsioek lodiera oso aldakorrak izan ditzakete, eta troposferako edozein mailatan ager daitezke, lur-gainazaletik goreneko zatiraino, non beti bat dagoen -tropopausa-, troposfera eta estratosferaren arteko muga markatzen duena. Tenperatura-inbertsioak tapa gisa jokatzen du, airearen igoerak bat-batean geldiaraziz.