sondaketa
Erradiosonda batek neurtutako behaketa meteorologikoen multzoa. Izen hori ematen zaio, orokorrean, datu horien diagrama termodinamiko batean egiten den irudikapen grafikoari ere. Erradiosondaketak oso tresna erabilgarriak dira uneko eta tokiko atmosfera-egonkortasun/ezegonkortasun maila zein den jakiteko, airearen tenperaturak eta hezetasunak bertikalean izaten duten portaerari esker.
Honela ere ezaguna: erradiosoinketa