haragikara
Testuinguru meteorologikoan, izen kolokial hau jasotzen du batzuetan egunsentian eta ilunabarrean ikusten den hodei arrosak -haragi kolorekoak-. Kolore hori eguzki-argia sakabanatzen den moduaren ondorio da, eguzkia zerumugatik gertu dagoenean; altuera handiagoan dauden hodeiek tonu deigarriak hartzen dituzte, aipatutako arrosen kolore horretatik hasi eta gorri, laranja eta urre-kolore ugaritaraino.
Erlazionatutako terminoak: krepuskulua