halo
Atmosferan gertatzen diren fenomeno optikoen multzo bati ematen zaion izena, atmosferan esekita dauden izotz-kristaletan -bereziki hodei altuen, mota zirriformekoen, osagai direnetan- argiaren errefrakzioaren eta islapenaren ondorioz. Eraztun, arku, zutabe edo argi-formak har ditzake. Halo izen generikoaren pean, halo arrunta ezagutzen da, guztien artean ohikoena delako. Cerco izena ere jasotzen du. Bai ilargi-haloak bai eguzki-haloak egon daitezke. Lehenengoak sarriagoak dira neguan udan baino, eta latitude altuetan baxuetan baino.