hezetasun erlatiboa
Aire-bolumen batek daukan ur-lurrun kopuruaren (hezetasun absolutua) eta bolumen horrek asetasuna lortzeko izan beharko lukeenaren arteko erlazioa. Ehunekotan (%) adierazten da. Aldagai honen abantaila da berehalako balio numeriko bat ematen digula, airearen hezetasun-mailaz ideia bat berehala emateko. Aire aseak %100eko hezetasun erlatiboa du. Airearen hezetasun erlatiboaren balioa balio horretatik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta hurbilago egongo da airea asetasun-baldintzak lortzetik eta hodei bat eratzetik. Hezetasun erlatiboa gradu higrometriko edo asetasun-frakzio izenez ere ezagutzen da, eta airearen hezetasuna adierazteko modurik ohikoena da.