proxy

Zeharkako adierazle klimatikoak dira, erregistro geologiko eta biologikoetatik, baita iturri dokumentaletatik ere, lortuak, eta haietatik iraganeko klimen azterketarako interesgarria den informazioa atera daiteke. Horiei esker, historiako aro oso zaharren portaera klimatikoa berreraiki daiteke, hartaz behaketa meteorologiko instrumentalik ez dagoenean. Jatorri oso askotarikoa dute: sedimentu eta lurzoruak, izotz-laginak, zuhaitzen hazkuntza-eraztunak, polen fosilak, koralak eta era guztietako dokumentuak, hala nola kapitulu-aktak, erregistro eklesiastikoak edo ontzi-koadernoak.