mendi-klima

Mendialdeko eremuen ezaugarri klimatikoak, altitude-faktoreagatik sortuak. Köppenen sailkapen klimatikoan goi-mendiko klima gisa katalogatuta ageri da, EH identifikatzailearekin. Itsas mailatik gora 2000 metrotik gorako lekuetako klimatzat hartzen da. Negu luze eta hotzak ditu ezaugarri, sarritan tenperatura 0 ºC-tik beherakoa izanik, eta uda labur eta freskoak. Halaber, bere haize-erregimen propioa, presio atmosferiko baxuak, prezipitazio orografikoak eta eremu apalagoetan baino eguzki-erradiazio handiagoa nabarmentzen dira, azken horietara motelduago iristen baita.