meteograma

Koordenada geografiko jakin batzuetan (maparen puntu batean) aldagai meteorologiko baten edo hainbaten denboran zeharreko bilakaeraren adierazpen grafikoa. Prediktiboko eredu numerikoek, postprozesu-teknikei esker, aurreikusitako meteogramak lortzeko aukera ematen dute; horietan hainbat aldagairen etorkizuneko bilakaera adierazten da (hainbat egunerako), bai lurrazaleko mailan, bai ereduak kontuan hartzen dituen beste maila estandar batzuetan ere. Meteogramak eredu horren integrazio-saretako edozein puntutarako lor daitezke, nahiz eta, interpolazio-tekniken eta doikuntza estatistikoen bidez, intereseko lekuetarako lortzen diren, hirietarako esaterako. Aurreikuspen probabilistikoen garapenari esker (EPS eta multzoko iragarpena), aldi berean aldagai meteorologiko desberdinen bilakaera determinista zein ez-determinista ikusteko aukera ematen duten meteogramak ere eskuragarri daude. Iragarpen-produktu hori teknikoki epsgrama izenez ezagutzen da.