mesoeskalako sistema konbektiboa

Dimentsio handiko eta antolakuntza-maila handiko ekaitz-sistema, aurrealdean elikatzen diren ekaitz multzo batek osatua, eta horiek, aldi berean, ur-lurrun kopuru handiak ematen dizkiote sistemaren atzealdeari, hodei estratiforme motak nagusi direla, eta han oso prezipitazio bizi eta eraginkorrak sortzen dira. Bere bizi-zikloak zenbait ordu iraun dezake (24 ordu baino gehiago kasu batzuetan), ekaitz arrunt batena nabarmen gaindituz. MKS baten (sigla horrekin ezagutzen da espainieraz) tamaina ere askoz handiagoa da ekaitz-zelula konbentzional batena baino, bertikalean tropopausaren mailara iritsiz eta horizontalean ehunka kilometrotan hedatuz. Sistemak tamaina jakin bat lortzen badu eta ezaugarri jakin batzuk aurkezten baditu, mesoeskalako konplexu konbektibo gisa katalogatzen da.