mesoeskalako konplexu konbektiboa

Ohiko ekaitz bat baino askoz handiagoa den ekaitz multzo oso antolatua, eta normalean fenomeno meteorologiko larriak, bereziki bortitzak eta iraunkorrak, izaten ditu lotuta. CCM baten (gaztelaniaz erabiltzen den sigla) ezaugarriak hainbat egilek satelite-irudi infragorrien azterketatik ezarritako irizpide jakin batzuen araberakoak dira. Robert A. Maddox meteorologo estatubatuarrak 1980an ezarri zituenak dira erreferentzia nagusitzat hartzen direnak.