eroapena

Naturan beroa transmititzeko moduetako bat da. Tenperatura desberdinetan dauden material bereko bi gorputz edo zonaren arteko kontaktu zuzenaren bidez gertatzen da. Energia beroaren transferentzia hori agitazio molekularrari esker gertatzen da. Aireak eroankortasun termiko baxua duenez, Lurraren azalak eroapenaren bidez atmosferaren geruza txiki-txiki bat baino ez du berotzen -lodiera 5 zentimetro ingurukoa-, azalaren gainean dagoena. Lurraren mailan dagoen airearen berotze horrek bere igoera errazten du (dentsitatea murrizten delako), eta beroa behetik gora transmititzen da konbekzioz.