lidar
Meteorologian erabiltzen den laser-teknologian oinarritutako tresna edo teknika. Hitza -gaztelaniaz «lídar» gisa ere adierazia- Laser Imaging Detection And Ranging (LIDAR) esapidearen akronimoa da. Laser-izpi baten pultsuak igorriz, lidar gailuak objektu edo gainazal jakin baterainoko distantzia zehaztu dezake, pultsu horietako bat igortzen denetik islatutako seinalea detektatu arte igarotzen den denbora neurtuz. Tresna horien aplikazio meteorologikoen artean nabarmentzekoak dira, esaterako, aireportuetako hodei-sabaiaren neurketa (nefobasimetroa), zutabe atmosferikoetako aerosolen ezaugarritzea eta altuerako haizearen neurketak.