isohipsa
Emandako gainazal batean altuera geopotentzial bera duten puntuak lotzen dituen lerroa. Meteorologian, isohipsa-mapak egiten dira (adierazkorki altuera-mapa deiturikoak) presio-maila jakin batzuetarako. Ohikoenak -behetik gora- 850, 700, 500, 300 eta 200 hPa-koak dira. Beraz, isohipsak atmosferako presio-gainazal baten maila-kurbak dira, metro geopotentzialetan adierazita.
Erlazionatutako terminoak: altuera-mapa