isohieta
Lurrazaleko hainbat puntu lotzen dituen lerroa edo maila-kurba, denbora-tarte jakin batean prezipitazio kopuru bera erregistratu den puntuak batzen dituena. Isohieta-mapak egiteak oso lagungarriak dira euri-gertaerak grafikoki adierazteko. Klima-atlasak egiteko ere erabiltzen dira.