euri izozkorra

Ur azpigaldutako tantez osatutako euria da, gainazal batekin talka egitean berehala izozten dena; izan lurzorua bera, gainean dagoen edozein objektu, edo hegan ari den hegazkin baten fuselajearen eta hegoen zati bat. Kasu guztietan, ondorioa bera da: izotz garden, gogor eta labaingarriaren geruza bat sortzea. Ohiko euri bat izozkor bihurtzen da erortzean 0 ºC baino tenperatura txikiagoa duen aire-geruza bat zeharkatzen duenean; kasu horretan, tantek beren egoera likidoari eusten diote, baina ur-molekulen antolaerak aldatu egiten du, eta azpifusio egoerara igarotzen dira.