ziklogenesi esplosiboa

Oso azkar gertatzen den ziklogenesia. Latitude ertainetan, borrasca baten sakontzea esplosibotzat jotzen da, bere zentroko presio-jaitsiera 24 orduan 18-20 hPakoa edo hori baino gehiagokoa denean, edo bere azpimultiploak direnean. Latitude altuetan (60º inguruan), presio-jaitsieraren atalasea 24 orduan 24 hPakoa edo gutxiagokoa ezartzen da. Edonola ere, meteorologoaren irizpidea da azkenean nagusitzen dena, ez baita kasu guztietan halakotzat sailkatzea atalase zorrotz horiei erabat egokitzen. Adierazpen hau, baita «bonba meteorologikoa» adierazpen baliokidea ere, moda bihurtu dira azken urteotan, komunikabideetan behin eta berriz agertu direlako.