Cirrus (Ci)

Hodei altua bere onenean. Itxura xerlokatu eta erraz identifikatzeko moduko hodei generoa, banandutako hodei-unitate multzo batek osatua, kolore zuri distiratsukoa eta hari mehe, banku edo zerrenda estuen itxurakoa. Cirrus hitza latinezko terminoa da, ile-heben edo ile-adatsa esan nahi duena, eta horrek ondo definitzen du haren itxura. Zirroek 8 eta 12 kilometro arteko altueran zeharkatzen dituzte zeruak, eta guztiz izotz-kristalez osatuta daude, haien gainean eragiten duen eguzki-erradiazioaren gehiena isladatzen dutenak, hortik dator haien zuritasun distiratsua. OMEren Hodeien Nazioarteko Atlasaren arabera, hodei genero honek bost espezie ezberdin izan ditzake (fibratus, uncinus, spissatus, castellanus eta floccus) eta lau barietate (intortus, radiatus, vertebratus eta duplicatus).