altitudea

Atmosfera-maila bat, puntu bat edo horrelakotzat hartutako objektu bat eta itsas mailaren batez bestekoaren arteko distantzia bertikala. Sarritan, kontzeptu hau altuerarekin edo leku baten garaierarekin nahasten da. Hegazkin batek hegan egiten duen altitudeaz edo hodei-geruza bat kokatzen den altitudeaz hitz egin dezakegu, baina ez da zuzena mendi baten edo eraikin baten altitudeaz hitz egitea, kasu horretan, hurrenez hurren, bere garaierari eta bere altuerari erreferentzia egin behar baitiogu.