Zefiro

Grezia mitologian mendebaldeko haize-jainkoari ematen zitzaion izena, jatorrizko izena Zéphyros zuena. Onegilerik onena zen haizea, udaberriaren iragarlea. Haize epela eta lasaia. Atenasko Haizeen Dorrean gazte baten irudi gisa agertzen da, bularra agerian duela, lore askoz betetako soineko bat -zorro gisa erabilia- eutsiz. Bere irudikapenik ezagunenetako bat Sandro Botticelli margolari italiarraren (1445-1510) El nacimiento de Venus koadroan agertzen dena da. Erromatar mitologian Favonio (Favonius), izenaz ezagutzen zen, haize onuragarria izatearen erreferentzia argia eginez.