abisu meteorologikoa

Estatuko Zerbitzu Meteorologiko batek prestatutako mezua da, eta bertan uneko edo iragarritako fenomeno meteorologikoen berri ematen da, horiek pertsonentzat, haien jardueretarako eta azpiegituretarako arrisku potentziala izan dezaketenean, ezaugarriak, eragindako eremua edo agertzeko unea direla eta. Ohikoa da kolore-kode oso intuitibo bat erabiltzea abisuak beren garrantziaren arabera identifikatzeko. Oso ohikoa da abisuak eta alerta meteorologikoak nahastea. Azken horiek Babes Zibilak adierazten ditu, Zerbitzu Meteorologikoak bidaltzen dizkion abisuetan oinarrituta.