gau tropikala
Meteorologian, tenperatura 20 ºC-tik behera jaisten ez den gaua da izendapen hori jasotzen duena, gutxieneko tenperatura balio hori edo handiagoa erregistratzen delarik. Zenbait egilek gau sutsu edo ekuatorial ere aipatzen dute, gutxieneko tenperatura 25 ºC edo handiagoa denean. Klimatologian, gau beroak kalkulatzen dira erreferentzia-aldi jakin batean zehar erregistratutako gutxieneko tenperaturen banaketaren pertzentil 90a baino handiagoa den gutxieneko tenperatura dutenak bezala.