anplitude termikoa

Oszilazio termiko izenaz ere ezaguna, leku jakin batean denbora-tarte jakin batean lortutako tenperaturarik altuenaren eta baxuenaren arteko aldea da. Ohiko moduan, behatoki meteorologikoetan egunero kalkulatzen da tenperatura muturrak (maximoa eta minimoa) batu eta bitan zatituz lortzen den balioa. Anplitude termikoaren balio handienak -bai egunekoak, bai urtekoak- klima kontinental markatuko lekuetan gertatzen dira, non egunaren eta gauaren artean, eta udaren eta neguaren artean, tenperatura-diferentzia handiak baitaude.

Honela ere ezaguna: oszilazio termiko