Stratus (St)
Latindar hitza da, OMMren Nazioarteko Hodei Atlasak ezartzen dituen hamar hodei-genero horietako bati izena ematen diona. Hodei baxu nagusia da, estratukumuluekin eta nimboestratuekin batera hodei baxuen solairua partekatzen duena (azken hodei horiek baxuen eta ertainen artean daude). Estratua kolore grisezko hodei-geruza da, oinarria nahiko uniformea duena eta lurrazalarekin bat etor daitekeena; kasu horretan, lainoa deitzen diogu. Zirimiria, elur-maluta txikiak edo cinarra sor ditzake, eta itxura nahiko homogeneoa eta lausotua izan dezake (espezie nebulosus), edo urratua, zerrenda-itxurako zatiak osatuz (espezie fractus). Hiru barietate ezberdinetako estratuak ikus daitezke: opacus, translucidus eta undulatus.