zilar ioduroa

Konposatu kimikoa, hodeiak ereiteko erabiltzen dena, bai euri artifiziala sortzeko bai kazkabarraren eraketa eragozteko. Zilarrezko gatz honek -teknikoki haluro bat da (AgI)- ohiko izotzarenaren oso antzeko egitura kristalinoa du, eta horregatik jokatzen dute haren kristalek izoztze-nukleo gisa. Zilar ioduroa hodei baten barruan sartzean, gatz honen kristal txikien gainean izotza pilatzeko joera dago, zuzenean ur-lurrinaren sublimazioaren bidez, eta horrek prezipitazioa sortzen duten prozesu naturalak alda ditzake eta euri-tanten, elur-maluten eta kazkabar-aleen eraketa baldintza dezake.