urtaro-artekoa

Udaberritik udara eta udatik udazkenera arteko trantsizio-garaia da, non egunaren eta gauaren arteko tenperatura-kontraste handiak izan ohi diren. Egoera horrek zailtzen du etxetik ateratzean jantzi egokiena aukeratzea, izan ere, ohikoa bada ere goizeko lehen orduetan eta arratsaldearen amaieran hotz egitea, egunaren zati handi batean giroa beroa da eta manga luzea soberan dago. Urtaro arteko egunero-eguneroko tenperatura-tarteak bereziki handiak dira klima kontinentaleko eremuetan.