mamma (mam)

OMMren Hodeien Nazioarteko Atlasaren ezaugarri osagarrietako batek jasotzen duen hitz latindarra da; titi edo mama formako protuberantziez osatua dago (hortik dator izena), eta batzuetan hodei-genero jakin batzuetatik zintzilikatzen dira. Zirroetan, zirrokumuluetan, altokumuluetan, altoestratuetan, estratokumuluetan eta kumulonimboetan behatu daitezke. Bereziki nabarmenak dira Cumulonimbus baten ingudetik zintzilikatzen direnak, eta horien sorrera Meteorologian konbekzio alderantzikatu izenez ezagutzen den prozesu baten ondorioa da.