makroklima
Eskualde geografiko zabal bateko klima. Klima-unitateen artean handiena da. Bai klima globala, bai eskualdekoa ere, kategoria honetan sartzen dira, nahiz eta erabilera hori oso zabalduta ez egon. Ohikoagoa da klima-domeinu eta klima-eremu terminoak erabiltzea, azken honek aurrekoa barne hartzen duelarik.