higroskopikoa
Inguruan duen airearen ur-lurruna xurgatzeko gaitasuna duen gorputz edo substantzia bati esaten zaio. Hodei-tantatxoak hasten diren kondentsazio-nukleoei ere nukleo higroskopiko esaten zaie, flotatzen duten inguruneko ur-lurruna harrapatzeko duten gaitasunagatik. Aipatutako gasaren kondentsazioak, haren gainazal irregularrean, ur-mintz bat eratzen doa; laminatxo hori bizkor loditzen da, korpuskulu txiki hori hezetasunez asetutako ingurune egokian eboluzionatzen badu.