hidrosfera
Klima-sistemaren osagaia da, lurrazalaren zati solidoaren gainean dagoen ur likido guztia (ozeanoak, itsasoak, ibaiak, lakuak…) eta lur-azpikoa (akuiferoak, lur azpiko korronteak) barne hartzen dituena. Lurraren zientzietan erabiltzen den banaketan, hidrosferak ur solidoa ere hartzen du (izotza, elurra, permafrosta); hala ere, ikuspegi klimatikotik, krioesfera hidrosferatik independentea den osagai edo azpisistema bat gehiago da, harekin elkarreragiten duena.