holozenoa
Egungo aldi interglaziarra eta Kuaternario aldiaren bigarren epea da (lehena Pleistozenoa da), duela 11.700 urtetik gaur egunera arte hedatzen dena (1950, definizioz). Zientzialari batzuek diote Holozenoa amaitu dela eta Antropozeno izeneko aro geologiko berri bati bide eman diola, nahiz eta oraingoz Nazioarteko Geologia Zientzien Batasunak ez duen taula kronoestratigrafikoan sartu, Lurraren denbora geologikoaren zatiketa ofizial guztiak ezartzen dituen taula horretan.