bero-kupula

Bloke-egoera iraunkor batek bultzatutako aire beroaren dortsala da, honen ondorioz airea harrapatuta geratzen den ganga edo kupula moduko bat sortzen delarik, edozein maila troposferikotan tenperatura anormalki altua den lekuan. Adierazpen kolokial hau azken urteotan zabaldu da, munduko eskualde ezberdinetan bero-bolada muturrekoak gero eta maiztasun handiagoz sortzearekin batera.